Mendian orientatzen ikasteko ikastaroa Etxelilan

0

Apirilaren 23 eta 24 mendian orientatzen ikasteko ikastaroa izango da Etxelilan. Ikastaroa, Tontxu Ruiz de Larrinaga Ruiz de Ocenda Goi Mendi Eskolako begiraleak emango du eta 9:00etatik 15:00etara izango da. Ikastaroan parte hartzeko aurretiaz izena eman beharko da Etxelilan. Haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da Txirrimorraskiren eskutik baina aurrez jakinarazi beharko da.

Ikastaroaren helburua da etorkizunean emakume gehiagok gozatzea mendiarekin eta kirola egiteak nahiz naturak eskaintzen dituzten onurekin. Garrantzitsua da kirolak eskaintzen dituen aukerak erabiltzea, kasu honetan, naturari eta mendiari lotuak, pertsonak hezi eta baloreak zabaltzeko: aurreiritzi eta estereotipoak gainditzen dituzte balore berdinzaleek. Ikastaro honen bitartez geureganatuko ditugu mendiko orientazioaren ikuspegi eta tresna orokorrak  mendian autonomo izateko bidea erraztu eta beharrezko segurtasun eta erabakitzeko nahiz ekiteko gaitasunak eskuratzeko, hala nola: mapa bat nola interpretatu eta irakurri, iparrorratzaren oinarrizko erabilpena ikasi, inguruarekiko errespetuaren garrantzia landu, orientazio teknikak erabili etab. Saio teoriko-praktikoak izango dira: mendirako arropa erosoa ekarri.

orientazioa mendian

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina