Gaztelekuak asteburuan zabalduko ditu ateak

0

Gaztelekuak asteburu honetan zabalduko ditu ateak lehenengo asteburu tematikoarekin.  Barikuan 17:00etan irekiko ditu ateak Gaztelekuak, eta gazteek aurrerantzean zer egin gura duten zehazteko irekiera IMG_20160927_114627821_HDRfesta antolatu dute. Txokolatada, musika jolasak, ping-pong txapeleta eta abar luze bat izango dira barikuan hurbiltzen diren guztientzat. Zapatu eta domekan berriz, Gaztelekuan erabiltzaileen beharrizanetara egokitzeko auzolana egingo dute.

Azken ikasturtean zabaldutako hausnarketaren ondoren, Gaztelekuaren funtzionamendua hobetzeko aldaketak adostu ditu Hezkuntza Batzordeak. Hori dela eta, irailetik abendura bitartean proba gisa Barnetegiko lagunekin batera, gai zehatz baten inguruko asteburuak antolatuko dira bertan. Hausnarketa eta funtzionamendu berria, Gaztelekuko erabiltzaileekin batera adostuko da.

IMG_20160927_112723008_HDRIniziatiba berri honek lau hilabeteko iraupena izango du eta abenduan probarako epea bukatutakoan balorazioa egiteko tartea hartuko dute Gaztelekuaren erabiltzaile eta kudeatzaileek. Guztien iritzi eta bizipenak jasotakoan Gaztelekuaren erabilera berria eta aurrera begirako helburuak definituko dituzte.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina