Ondarroako Udalak, UEMAren hezkuntza proiektuarekin bat, Haur Hezkuntzako hiru ikastetxeetara zabaldu berri du Katxiporreta kooperatibarekin elkarlanean egindako materiala. Euskarari buruzko lau liburu dira ikastetxeetan landuko dituztenak eta bakoitzari buruzko unitate didaktikoak. Liburu honen bitartez, herriko txikienek beraien hasierako ikasketa prozesuan ere, euskararen garrantziaz jabetzeko helburua dauka.
UEMAko herrietako Haur Hezkuntzako ikasgeletan banatu da. Harrera ederra izan du irakasleen artean.