Ondarroako Udalak 550 bono jarriko ditu eskuragarria herriko ekonomiari bultzada emateko

1

Ondarroako Udalak, herriko ekonomiari bultzada bat emateko, “Ondarroako Bonoak” izeneko proiektua martxan jarriko du aurten ere. Ekimena Zatozte Ondarroako Merkatari eta Ostalari elkartea eta Leartibai Garapen Agentziarekin batera antolatu dute. Guztira, 550 bono jarriko dituzte herritarren eskura, bakoitzak 10 euroko kostua izango du eta eros ahalmena berriz 15 eurokoa izango da. ‘Herriaren ekonomiari bultzada bat emateko, bonoak eskaintzen dituzten abantailak aprobetxatu eta herrian erostera animatu nahi ditugu herritarrak’ azaldu du Eneritz Basurko zinegotziak.

Bonoak Ondarroako BBK-ko kutxazainetan eskuratu ahal izango dira irailaren 6tik 30era bitartean, nahiz eta gastatzeko epea urriaren 15erartekoa izango den. Bono bi eskuratu ahal izango dira kreditu txartel bakoitzeko eta Kutxabankeko bezeroek ez dute gainkosturik izango, gainontzekoek 0,60 euro ordaindu beharko dute bono bakoitzeko. Berrikuntza moduan, aurten herriko ostalaritzan ere bonoak erabilgarri izango ditugu.

Erosketa bakoitzeko, bi bono erosketako metatu daitezke eta zenbatekoa 15 euro edo gehiagokoa izan behar da, bat erabili ezkero eta 30 euro, bi erabiltzen badira.

Herriko dendetan erabili beharko dira aipatutako bonoak, kanpainan parte hartuko duten establezimenduek beraien erakusleihoetan kanpainaren kartela izango dute jarrita herritarrek identifikatu dezaten. Momentuz izena eman duten dendak honako hauek dira: Badioda Burdindegia, Beikozini, Bengoetxea, Campo Optika Domeka, Dra, Dra jolasak, Duomo, Egidi, Eguzki, Etxeberria Gozotegia, Ganbara, Gandiaga, Gili-Gili, Goe, Goiko Torre, Idaga, Idiakez, Kabia, Klik Klak, Korpion, Kurike, Lavin, Laura´s, Lide, Loaldi, Lorak Esther, LZ shop, Maite Elosua, Marta, Nerea, Oinetakoak Ituarte, Ondar, Ondarruko Dia, Optika Vitoria, Pastor, Sustrai,  Tiki taka, Txikiñe, Txikitxu, Txist, TXO, Urrusolo, Urruzuno,  Zaldun, Zaloa, Zaton eta Zurru Murru. Hala eta guztiz ere, oraindik herriko establezimenduak kanpainan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Iruzkin 1

  1. Pingback: “Ondarroako Bonoa” erabili daitekeen denden zerrenda eguneratu dugu

Idatzi zure iruzkina