Pello Añorgak Literatur Amuak jaialdian eskainiko duen tailerrean izena emateko epea zabalik

0

Azaroaren 4ean, zapatua, Pello Añorgak nola sortu ipuinen bitartez espazio bat elkarri entzuteko tailerra emango du 10:30ean. Tailerrean parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez Udalaren euskara sailean 94 683 3668 telefonora deituta edo mrey@ondarroa.eus era idatziz.

Pello Añorga ipuin kontalari, idazle eta MUko irakasleak emango duen tailerra batez ere 8 urte arteko gurasoei zuzenduta dago. Tailerrean parte hartzen dutenek, elkar entzuteko gune bat etxean nola sortu ikasiko dute, liburuak, ipuinak eta kontaketak lagunduta.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina