‘Volar’ dokumentalaren emanaldia eta solasaldia bihar Etxelilan

0

‘Volar’ dokumentalean genero indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren istorioa biltzen da. Emakume hauek asteburu bat pasa dute elkarrekin landan, euren egunerokotasunetik urrun. Adin desberdinak  dituzte baina elkar ezagutzeko gai dira hitzen beharrik izan gabe. Biolentziazko infernu horri aurre egiteko kuraiak batzen ditu baita pairatutako sufrimenduari zentzu bat eman nahi izateak ere. Eta euren bizi-esperientzia eskaintzen diete beste emakumeei eta gizarteari, inolako biktimismorik gabe bihar 17:00etan Etxelilan eskainiko den dokumentalaren emanaldian. 

Dokumentalaren proiekzioa eta gero, protagonista batzuekin solasaldia egongo da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina