Abenduaren 30ean izango da Egia-Iriondo memoriala

0

Abenduaren 30ean, zapatuan, izango da aurtengo Egia-Iriondo memoriala. Aurten gainera, umeentzako lasterketa ere izango da udalak Atletismo taldearen laguntzarekin antolatutako lasterketan. 12:00etan hasiko da umeen lasterketa eta 13:00etan berriz nagusiena. Aurreko edizioetan moduan, lasterketa Berriatuan hasiko da eta Ondarroan bukatu, parte hartzaileak 12:45ean Herribusean joateko aukera izango dute lasterketako hasierako puntura.

Gaztetxoentzat lau lasterketa egitea erabaki dute antolatzaileek. Lehenengoa 2010 urtean edo beranduago jaio direnentzat, 12:00etan hasiko da. Zeledonio parean hasiko da eta 200 metro edukiko ditu helmugaraino. Bigarrena, 12:10ean, 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoentzat Zaldupeko zubitik hasi eta 450 metro izango ditu bukerara arte. 2006 eta 2007 urteetan jaiotakoen lasterketa, 12:20ean hasiko da aurrekoen leku berdinean hasi eta bukatuko da. Azkenik, 2002 eta 2005 urteen artean jaiotakoen lasterketa, Kamiñazpiko biribilgunetik hasiko da eta kilometro bateko luzera izango du helmugaraino; 12:30ean hasiko da.

Lasterketan izena emateko aukera egongo da Turismo Bulegoan, abenduaren 28 eta 29an, 18:00etatik 19:00etara.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina