Akuliaren enterruarekin batera agur esan diegu euriz bustitako inauteriei

0

Iaz bezala, euriak Ondarroako Inauteriak normaltasunez ospatzea ekidin du. Herriko Umeen Kalejira bertan behera geratu zen arren, ikastetxe barruan ospatzeko aukera izan dute haurrek gutxienez. Udalak Ikastetxeekin batera hartu zuen erabakia azken orduan, eguraldi txarrarengatik.

Gainontzeko ekimenak eguraldi txarrak baldintzatu arren, aurrera atera dira eta umore onez egin dira aurreikusiak zeuden ekimenak. Akuliaren enterrua urtero bezala, normaltasunez ospatu da, inauteriei agur emanez.

Egitarauko azken ekimena izango da gaur Bixikian Elkartearen bidez.’Errezeta doktorea’ ipuin kontalaria izango da 17:00etan 0-3 urtekoentzat eta 18:00etan 4-7 urtekoentzat Bixikan Elkarteko lokalean. Kopuru mugatua izango da eta zozketa bidez hautatuko da.

Ondarroako Udalak eskerrak adierazi nahi dizkie, beste urte batez, egitaraua elkarlanean egiteko prestutasuna erakutsi duten elkarte eta norbanakoei: Kresala Kultur Elkartea, Kantaize Orfeoia eta Ondarroako Metal Taldea, Gaztelekua, Artelan Elkartea, Beikozini, Zubi Zahar Herri Ikastola, Txomin Agirre Ikastola, Zaldupe Eskola Publikoa eta Bixikan Elkarteari, bereziki.

º

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina