Martxan dira alzheimerrari eta dementziei buruzko saioak

0

Ostiralean hasi dira Ondarroan Alzheimerra eta dementzietan formatzeko zaintzaileentzako saioak Ondarroan. Formazioa hasi den arren, oraindik izena emateko aukera dagoela jakin arazi nahi du Lea Artibaiko Amankomunazgoak. Bide batez, hainbat herritarrek soilik saio batzuetara joateko asmoa adierazi dute, eta hori egin nahi duenarentzat arazorik ez dela egongo adierazi nahi du Amankomunazgoak -beti ere lekua geratzen bada oraindik-.

Afagi Alzheimer Gipuzkoa elkarteak antolatuta eta El Futuro es la Memoria elkarteak eta La Caixak-ekimenak babestuta, eta Lea-Artibai Amankomunazgoak lagunduta formazio saio berezi batzuk antolatu dira. Ondarroa, Deba, Eibar, Elgoibar eta Mutrikuko Udalak ere lagundu dute ekimenean.

Maiatzeko ostiral eta larunbatetan eta Ekainaren 1 eta 2an izango da, denetara 20 ordukoa izanez, eta 40 pertsonentzat lekua egongo da. Saio guztiak Ondarroako Jubilatuen Egoitza – Antiguako Aman izango dira. Ordutegiari dagokionez: Ostiralak 17:00ak- 19:00ak eta larunbatak 10:00ak a 12:00ak izango da.

Lea-Artibaiko Amankomunazgoak menpeko egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten herritarrei eskaintzen dien zerbitzuaren barne, era honetako formazioen filosofiarekin eta lanketarekin bat egiten duelako lagunduko ditu, eta herritarrei parte hartzeko gonbidapena luzatzen zaie.

Izena emateko era hauetara egin ahal da:

  • Lea Artibai Amankomunazgora, Gizarte Zerbitzuetara deituta (94 616 90 78) edota ongizate@lea-artibai.org helbide elektronikora idatzita edota
  • Afagira deituta 943 29 71 18 edo afagi@afagi.eus helbide elektronikora idatzita.

Hemen egitaraua osorik:

Maiatzak 4

Zer da Alzheimerra? Eta Dementziak?

Alzheimerrean aurrerapenak.
Neurologoa: Mikel Tainta

Maiatzak 5

Dementziak eta familia: Komunikazioa

Dementzia duten pertsonekin. Nola jokatu

portaera nahasteak daudenean.

Psikologa: Alaitz Iriarte

Maiatzak 11

Psikoestimulazioa eta terapia osagarriak.

Psikologa: Ma Victoria Lucero

Maiatzak 12

Zaintzaren antolaketa eta Baliabide.

Sozioasistentzialak

Gizarte Langileak: Elena Egia eta Naroa Diaz

Maiatzak 18

Erabakiak hartzea: Alderdi legalak eta

finantzarioak.

Abokatua: Arantza Bengoetxea

Maiatzak 19

Elikaduraren garrantzia eta osasun zaintzak

gaixotasunaren fase desberdinetan.

Famili Medikua: Mikel Odriozola

Maiatzak 25

Laguntza produktuak eta jarrera tratamendua.

Terapeuta Okupazionala: Amaia Zelai

Maiatzak 26

Erlaxazioa teknika desberdinak zaintzaileentzat.

Psikologoa edo aditua: Baieztatzeko

Ekainak 1

Dolua: Gainditzeko teknikak.

Psikologoa: Jesus Muñoz

Ekainak 2

Mahai ingurua: Zaintzaileen esperientzia,

testigantza eta bizipenak.

Moderatzailea: Koldo Aulestia

Partaideak: Zaintzaileak

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina