Gababus zerbitzua martxan jarriko da larunbatean Lea Artibaiko gazteentzat

0

Lea-Artibaiko Amankomunazgoak Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenari esker, aurten ere martxan jarriko du eskualdeko gazteentzako Gababus zerbitzua. Berriatuako San Gregorio jaietan hasiko da martxan, maiatzaren 12an.

14 eta 29 urte bitarteko gazteentzako zerbitzua da Gababusa. Udal bakoitzak bere egutegia zehaztu du, jaien arabera. Aldaketaren bat egon daitekeen arren, hau da onartutako egutegia herriz herri:

  • Amoroto: ekainak 9 (oletako jaiak) eta uztailak 6
  • Aulesti: irailak 21
  • Berriatua: maiatzak 12
  • Etxeberria: uztailak 27
  • Ispaster: uztailak 27
  • Lekeitio: irailak 1, irailak 5 eta irailak 7
  • Markina-Xemein: uztailak 13 eta 14
  • Mendexa: abuztuak 2
  • Ondarroa: maiatzak 19, ekainak 30 (zapato azule), abuztuak 16 eta abuztuak 17
  • Ziortza-Bolibar: abuztuak 4
Urtero erabiltzaile gehiago dituen zerbitzua

2013an jarri zen martxan Gababus zerbitzua gazteek eskualdeko herriko jaietara autobusez joan ahal izateko. Lehen urtean 1.533 erabiltzaile izan zituen, eta urtez urte haziz joan da: 2017an 4.733 joan-etorri egin izan dirra.

Urtea

2013

2014

2015

2016

2017

Erabiltzaileak

1.533

3.443

3.812

4.692

4.733

Lea-Artibai Amankomunazgoak eskualdeko hamabi Udalekin batera eskaini du Gababusa zerbitzua Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar, Ondarroa eta Ziortza-Bolibarko Udalekin batera, hain zuzen. Modu honetan gazteek, eskualdeko jai garrantzitsuetara modu seguruan joan-etorria egiteko aukera bermatu nahi du Amankomunazgoak, gertatu daitezkeen istripu edo ezbeharrak ekiditeko modu hoberena aurreikuspenak egitea direlakoan.

Lea-Artibaiko Amankomunazgoarentzat garrantzitsuak dira Gaztedi planaren baitan martxan jartzen diren ekintza guztiak eta horien artean baita Gababusarena ere bai. ‘Eskualdeko jaiak bultzatu eta gazteei etxera bueltatzeko garraio alternatiba seguru bat eskaintzen diogu zerbitzu honen bitartez’ azaldu du Rakel Elu, Lea-Artibaiko Amankomunazgoko presidenteak. ‘Gainera ordutegia ere zabala da eta horrek adin guztietako gazteentzat aukerak eskaintzen ditu’ gaineratu du Eluk.

Aurrera begira ere gazteen heziketan esanguratsuak diren arloetan lanean jarraituko dutela adierazi du Eluk. ‘Garrantzitsua da gazteriaren etorkizunaren eta bizi ohituren inguruan hausnartzea beraiek izango direlako etorkizunean Lea-Artibain biziko direnak’ gaineratu du.


Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina