Antxoa Eguneko balorazio oso positiboa egin du Zunbeltz Bedialauneta alkateak

0

Eguraldia lagun izan ez bada ere, giro ederrean igaro da 2019ko Antxoa Eguna. Zunbeltz Bedialauneta alkatea oso pozik agertu da egunarekin: “Eguraldiagatik jende gutxiago etorri dela nabari den arren, oso giro ederra egon da. Auzolanean antolatutako herriko jai garrantzitsuenetako bat da Antxoa Eguna, eta eskerrak eman behar dizkiogu modu batean edo bestean lanean aritu diren guztiei”.

“Bereziki gogoan hartu nahi ditugu arrantzaleak, fabrikan lan egiten duten langileak eta sukaldariak. Askotan ahaztu egiten ditugu, baina, gurea bezalako arrantzale herri batean presente eduki behar dugu atzetik dagoen lan ikusezin guzti hori”.

14:00etan banatu da Pintxo Lehiaketako saria. Aurten ere Beikozinik irabazi du lehen postua, Senegal eta Euskal Herriaren anaikidetza ospatzeko “Mar Fafaco” pintxoarekin. Rakel Elu ongizate zinegotziak eman dio txapela.

Ostean Zilarrezko Antxoa banatu zaie Casa Galiciako ordezkarien, euren 50 urteurrena ospatzeko. Zunbeltz Bedialauneta alkateak eta Bisit Beiro berdintasun zinegotziak eman diete Antxoa. Casa Galiciako ordezkariek alkatearen eta Udalaren lana eskertu dute, egunerokotasunean egiten den kolaborazioa eskertuz, eta “beste inor gutaz gogoratzen ez denean gurekin gogoratzeagatik”. Alkateak bere aldetik, aniztasunaren alde eta galiziar eta euskaldunek arteko lotura bilatzeagatik egindako lana goraipatu du.

Argazki gehiago hemen.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina