Espainiako Txapelketa irabazi du Lur Aranburu Etxanizek

0

Eibarko Club Ipurua gimnasia taldeko gimnastikalari ondarrutarrak erkidegokako Espainiako txapelketa irabazi zuen Euskal selekzioarekin Mallorkan. Horrez gain, banakakoan ere oso lan ona egin zuen Aranburuk.

Soka modalitateko finalean sartzea lortu zuen eta eta beste modalitateetan sailkapenik lortu ez bazuen ere lan ona egin zuen. Erkidegokako txpelketan urrezko domina eskuratu zuen Aranburuk  Leioa, Gasteiz eta Donostiako taldeetako kideen laguntzarekin.

Zorionak Lur!

Lur Aranburu. Argazkia: Club G.R. Ipurua

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina