Jaietako eraso sexisten aurkako protokoloa herriko eragileekin landuko da datorren astean

0

Lanketaren helburua Andra Mari jaietan eman daitezkeen eraso sexisten aurrean zer protokolo jarraitu behar den eta nola jokatu behar den herriko talde eta eragileekin adostea da. Protokoloa lantzeko saioak uztailaren 16an eta 17an egingo dira (martitzena eta eguaztena) 18:00etatik 21:00etara Etxelilan.

Indarkeria matxista egunerokoan landu behar da baina jaiek sortzen duten testuinguruan erasoen errealitate hori areagotu egiten da. Azken aldian arazo honi ikusgarritasuna eta merezi duen garrantzia eman zaion arren, “herritarren kontzientziazioan sakontzen jarraitzea” oso garrantzitsua dela esan du Berdintasun zinegotzia den Irina Alkorta Bedialaunetak. Prebentzioa eta erantzuna oso garrantzitsuak dira erasorik gabeko Andra Mari jaiak ospatzeko eta horretarako “oso garrantzitsua da datorren asteko batzarretan¬†herriko kolektibo, subjektu, eragile, instituzio eta orokorrean, herritar guztien inplikazioa”.

Zunbeltz Bedialauneta alkateak ere lanketa saio hauen garrantzia azpimarratu nahi izan du: “protokoloaren lanketan zenbat eta talde edo norbanako gehiagok parte hartu, indar handiagoa egingo dugu eta kontzientziazio handiagoa lortuko dugu. Denon parte hartzea oso garrantzitsua izango da protokoloa lantzeko etazabaltzeko”.

Aurtengo jaiei erreparatuz bi oinarritan ipini dute garrantzia Berdintasun sailetik: prebentzioa eta erantzunaren kudeaketa. Eraso sexistarenbat jasatean edo ikustean zer nola jokatu eta egoera nola kudeatu oso garrantzisua da.

Baina protokoloa landu eta ondoren gizarteratzeko behar beharrezkoa da herritarren inplikazioa. Protokoloak honako helburu hauek ditu zehazki: jaiak antolatzen dituzten kolektibo eta eragileak jai parekide eta indarkeria matxistaren inguruan sentsibilizatzea, erasoen kontrako protokoloa sozializatu eta lantzea, inplikatutako eragileek barneratu dezaten eta praktika egokiak garatu ditzaten, neskak ahalduntzea eta autodefentsa feministaren filosofia aldarrikatzea, herritarrak kontzientziatzea eta erasoen kontrako jarreran inplikatzen saiatzea eta Ondarroan erasorik gabeko jaiak eta espazioak nahi ditugula erakustea.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina