‘Zeatxik bi’ eta ‘Lerro berrien artean’ lanek irabazi dituzte Ondarroako Beldur Barik lehiaketa sariak

0

Etxelilan egindako sari banaketan herriko ikasleen lanen kalitatea azpimarratu zuten sari banaketa ekitaldia zuzentzeaz arduratutako Iñigo Ranero eta Miren Larrea Hezkidetza Egitasmoko kideek. Irina Alkorta Bedialauneta ere oso pozik agertu da herriko gazteek egindako lanekin eta erakutsitako konpromezuarekin.

Zeatxik bi lanaren egileak Zubi Zahar herri ikastolako Kerman Aranzeta, Maddi Badiola, Enara Bermudez, Ismael Hatab, Manex Julian, Aratz Martinez, Arhane Navarro, Aimar Ortega, Aritz Saizar, Hodei Salegi, Janitz Urkizu, Haitz Urruzuno eta Aner Zubikarai izan dira, eta beraientzat izan da lehen kategoriako saria. Bigarren kategoriako saria, ostera, Lerro berrien artean lanaren egile diren Ondarroa BHIko Jon Revuelta, Niko Arrizabalaga, Aritz Gimeno, Haizea Basterretxea, Itxasne Gandiaga, Nerea Etxaburu eta Maddi Aranbururentzat izan da.

[IKUSI HEMEN ONDARROAKO IKASLEEK AURKEZTUTAKO LAN GUZTIAK]

Berdintasun sailetik eskerrak eman nahi izan dizkiete parte hartzaile guztiei, eta Berdintasun zinegotziak azpimarratu du herriko gazteek helarazi nahi izan dituzten mezuak oso garrantzitsuak direla guztiontzat. Epaimahikideek esan dutenez zailtasun ugari eduki dituzte lanak saritzerako orduan, egon den maila oso altua izan delako. “Herriko ikasleen artean egonkortuta dagoen lehiaketa da eta hori seinale ona da berdintasunean oinarritutako herri baten eraikuntzan”. Berdintasunaren alde hezkuntza sistema guztian egiten duten lana ere azpimarratu nahi izan du Alkortak.

Hauek dira sariak eraman dituzten bi taldeen lanak:

[IKUSI HEMEN ONDARROAKO IKASLEEK AURKEZTUTAKO LAN GUZTIAK]

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina