Ibaiondoko aparkalekuak 5 urterako hartzeko izena emate epea zabalik, uztailaren 2tik abuztuaren 22ra

0

Ibaiondoko aparkalekuak 5 urterako emakida gisa hartu nahi duten herritarrentzako izen emate epea zabalduko da uztailaren 2tik (barikua) abuztuaren 22ra. Eskariak udaletxeko erregistroan aurkeztu behar dira, oinarrietan agertzen den forman. 5 urterako emakidak 3.745 euroko balioa dauka.

Izena ematen duten herritar guztien artean zozketatuko dira libre dauden plazak eta horrela erabakiko da bakoitzari zein aparkaleku egokitu zaion. Zozketa noiz egingo den izena ematen dutenei aurrerago jakinaraziko zaie. Emakidaren oinarrizko prezioa 3.500 eurokoa da, 140 euro zergei dagozkie eta beste 105 euro fidantzari; guztira 3.745€.

Uztailaren 2tik abuztuaren 22rako epealdian norbaitek 30 urterako emakidaren eskaria egin nahi izanez gero aukera hori ere zabalik egongo da.

Bi solairu ditu Ibaiondoko aparkalekuak.

Erregistro Orokorrean, eskabide paper ofizialarekin batera, hurrengo dokumentazioa aurkeztu behar da: NAN eta mugikortasun murriztua daukaten pertsonentzako gordetako partzelaren bat eskatzekotan, Ezinduentzako Txartela. Euren zergak Ondarroan ordaintzen dituzten enpresen ibilgailuen kasuan eta ibilgailua darabilena titularra ez den kasuetan, enpresako gerente edo administratzailearen ziurtagiria aurkeztu beharko da, ibilgailua bakarrik norberak erabiltzen duela ziurtatzeko. Kasu horietan ibilgailuaren zirkulazio baimena ere aurkeztu beharko da.

«Espero dugu erabaki honekin beste urrats bat ematea aparkalekuen arazoari irtenbidea emateko Kamiñazpin», adierazi du Zunbeltz Bedialauneta alkateak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina