Leartibai Garapen Agentziak Lea-Artibaiko I. Informazio eta Komunikazio Teknologien Astea antolatu du irailaren 25etik 29ra. Formakuntza tailer hauek mikroenpresei eta herritarrei zuzenduta daude.
Parte hartzeko Leartibai Garapen Agentzian izena eman behar da, 94-683 34 95 telefono zenbakira deituta edo emailez: blarrinaga@leartibai.com edo merkataritza@leartibai.com.
Ikastaroak Lekeitioko eta Ondarroako KZguneetan eta Markina Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Guneko ordenagailu gelan emango dituzte.
Ondarroako ikastaroak:
- Tokiko SEO: Lortu bezeroek zure enpresa aurkitzea
- Irailak 26 asteartea, 09:00 – 13:00
- Mikroenpresei zuzendua
- Eguneratu zure burua teknologian: Internetek eskaintzen dizkigun baliabideak ezagutu, erabat eguneratuta egon zaitezen.
- Irailak 26 asteartea, 18:00 – 20:00
- Herritarrei zuzendua
- Inbound Marketing: Gehiago eta hobeto saldu
- Irailak 28 osteguna, 09:00 – 13:00
- Mikroenpresei zuzendua