Gorozika San Juan jaiak izango dira zapatu eta domekan

0

Urtero  bezala, aurten ere ospatuko dira Gorozikako San Juan jaiak egitarau oparoarekin.

Ekainaren 23an San Juan bezperarekin, ilunabarrean ezkilak txapliguak eta suak izango dira.

Ekainaren 24ean, San Juan egunean:

12:00etan meza izango da eta ondoren Herri Kirolak

  • Harri jasotzaileak: Inhar Urruzuno eta Imanol Goikoetxe
  • Aizkolariak: Aitzol Atutxa (Atutxa II), Ugaitz Mugertza (Mugertza II) eta Fausto Mugertza (Mugertza I)

Goiza alaitzen Jagoba Uranga eta Maddalen Arzallus trikitilariak izango dira.

Arratsaldeako 17:00etan haur jolasak izango dira eta haurrentzako DJ Kaktus

19:00etan berriz, bertsolarien txanda izango da Unai Iturriaga eta Beñat Gaztelumendirekin.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina