Haize boladak direla eta arretaz jokatzeko deia egin du Ondarroako Udalak

0

Gaur (abenduak 18) eta bihar (abenduak 19) aurreikusita dauden haize boladak direla eta alerta egoera ezarri du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak: alerta horia gaurko eta laranja, berriz, biharko. Hori dela eta Ondarroako Udalak arretaz jokatzeko eta gomendioei jarraitzeko deia luzatu du.

  • Itxi ateak eta lehioak eta finkatu ondo toldoak edo antzeko gauzak.
  • Kendu balkoietatik lorontziak eta kalera erortzeko arriskuan egon daitezkeen gainerakoak.
  • Finkatu eta aseguratu ondo andamioak eta obrako kontuan. Kontuz garaiera handiko garabiekin.
  • Urrundu erlaitzetatik, hormetatik, zuhaitzetatik edo publizitate hesietatik, eta kontu handiz ibili eraikitzen ari diren eraikinen aurrean bazaude.

Herriko kaleetan arazoren edo arriskuren bat ikusiz gero abisatu Udaltzaingoari lehenbailehen: 94-6833673.

HONEKIN LOTUTA:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina